2009-02-04

Australia




2009ko otsailaren 26a, eguena.


Tasmaniatik Australia Mendebaldera, txikienetik handienera: milioi bi t'erdi kilometro (erdia baino gehiago basamortua) eta milioi bi lagun eskas, horietatik hiru laurdenak Perth inguruan. Hiri ederra da, Swan ibaiaren ondoan, itxasotik hogei bat kilometrora. Bertokoek dinoenez azken urteotan gehien hazi dan hiriburua ei da. Egunez hirigunea jendez gainezka egoten da, baina iluntzerako husten da eta ez da arimarik be ikusten, beno bai, eskean edo edanda dabizen batzuk, gehienak aborigenak, hemen beste hirietan baino gehiago ikusten dira, penagarria...
Hiriguneaz aparte inguruko herri eta auzoetan dago giroa, batez be gabaz: Northbridge, Subiaco eta Freemantle, portua, oso leku atsegina, antzinako etxe dotereekin eta hondartzak inguruan.
Hau Tasmania baino apur bat garestiagoa da, baina dana dala Australia ez da herrialde garestia daukan bizitza mailarako, geure antzeran edo merkeago, gasolina esaterako.


Perth







Subiaco




NorthBridge


Hirigunea




Freemantle














Leederville








2009ko otsailaren 22a, domeka.


Egunotan Tasmania ekialdeko kostaldetik ibili ondoren atzo heldu nintzen islako bigarren hirira. Launceston Tasmania iparraldean dago, Tamar ibairen ertzean, hiri txikia baina polita.
Hobart eta Launceston kenduta,
Tasmaniako herriak txiki-txikiak dira eta hemen inguruak, uda dalako edo, nahiko lehor daude, mendialdea izan ezik.
Kostalde honetako lekurik ezagunena Freycinet Parke Nazionala da,
baina eguraldi nahiko tristea izan dogu, ia beti lainotuta eta noizbehinka euria.


Launceston









Campbell Town



Tasmania erdialdeko lautada



Bicheno

Coles Bay

Freycinet National Park



...kanguro kumea




kirikixu edo...


Little Swanport ingurua


Swansea




Orford

Buckland





2009ko otsailaren 19a, eguena.


Hobart, Tasmaniako hiriburua, Wellington mendiaren magalean eta Derwent ibaiadarraren ondoan, txikia eta berezia da, oso ezberdina Australiako beste hiriburuen aldean, harrizko etxe ederrak dagoz hirigunean eta arrantza portu inguruan dago batez be giroa, Salamanca Place aldean...
Eta ingurua paregabea, ibaiadarra, itxasoa eta mendiak...
Tasmania Autraliako estatu txikiena da, hemen basogintza, nekazaritza (Tasmaniako sagarrak fama handia dauka) abelzantza eta meategiak dira ekonomiaren ardatzak baina azken urteotan turismoak indar handia hatu dau, kostaldean leku ikusgarriak dagoz eta islaren herena baino gehiago parke naturalak dira, batez be mendebaldean.



Hobart





Salamanca Place
















2009ko otsailaren 17a, martizena.



Atzo eta gaur Melbournetik meldebalderuntz dagoen kostaldetik nabil, leku ikusgarriak dagoz hemendik: Otway Parke Nazionala, The Twelve Apostles, Loch Ard, Gibson Steps, hondartza ederrak eta herri txikiak eta politak, Torquay, Apollo Bay, Port Campbell...



Great Ocean Road bidean

nire kotxea...

Otway National Park

koala



The Twelve Apostles



Gibson Steps




Loch Ard





Port Campbell


Apollo Bay











Great Ocean Road





Torquay





2009ko otsailaren 15a, domeka.

Melbourne, Victoriako hiriburua, hiri moderno eta bizia da, ez ditu izango Sydneyk dituen paraje ikusgarriak, baina hiri moduan primeran dago, hirigune moderno-modenoa, auzo lasi eta dotoreak, parke itzelak, kale zabalak, tranbiak, europar estiloko kafetegi eta dendak, ikuskizun aukera itzela, erakusketak, jaialdiak... eta gau-giro ezin hobea!
Australia eta Zelanda Barriko beste hiri handietan legez, Melbournen jatetxe aukera handia dago: Italia, India, Turkia, Vietnam,Thailandia, Indonesia, Japon eta Txinako jatetxeak ikusten dira batez be, haibat hanburgeseria eta pizzeria, atzo gabaz esaterako jatetxe camboyar baten afaldu neban... baina neure gustorako onenak betiko txinoak!
Hemen egunotan suteak dira autu bakarra komunikabideetan eta kalean, denda eta taberna askok salmenten zati bat kaltetueri laguntzeko bideratu dabe edo ikuskizun bereziak antolatu dittue. Oraindik ez dago hilnekoen zenbaki zehatzik, baina hirurehun bat izen leikezela uste da.
Atzo eta gaur eguraldi polita deukegu, baina eguen eberdian esaterako 16 gradu baino ez, aurreko asteetako bero itzelekin zerikusirik ez!



Melbourne































2009ko otsailaren 10a, martizena.


Egunotan Sydneytik nabil, hiri ikusgarria da, batez be portu inguruak... baina baita be auzoak, parkeak, hirigunea... gauza asko eta asko dagoz hemen ikusteko, museoak, merkatuak, tabernak... eta jendea, giro handiko hiria da, gabaz be bai!
Eguraldi nahiko zoroa euki dogu, zapatu-domekan bero itzela eta atzo eta gaur euria eta nahiko fresko. Blue Mountains mendietara irteera euki dot gaur eta lainoa eta euria euki dogu egun osoan. Txarrago ibili dira aurreko astean Queensland iparraldean oholdeak direla eta, baina okerrena zapatun Melburne inguruetako sute ikaragarriak: momentuz 130 hildako... Australian inoiz egon da hondamendirik larriena... egunotan ez da besterik aipatzen.


Sydney

Hirigunea

merkatua

Darlings Harbour






Katedrala



Lorategi Botanikoa


saguzaharrak...





Portua

... eta bahia

Opera

Circular Quay



Bondi



Surry Hills





Hyde Park

Woolloomooloo







Hirigunea







Udaletxea


Blue Mountains










2009ko otsailaren 4a eguastena.


Sydneyrako bidean Newcastle da hiririk handiena, hiri industriala da, hemen fabrikak be ikusten dira... eta antzinako etxeak hirigunean, baina baita be hondartzak eta inguruan mendi eta baso ederrak.


Newcastle










Foster









2009ko otsailaren 2a, astelehena.


Brisbanetik Sydneyrako bidean urrengo etapa: Port Macquarie hiri atsegina da, inguruak politak, hondartza ederrak eta barrualdean Parke Natural bat edo beste, egun batzuk gustora pasetako leku aproposa.



Port Macquarie

egon naizen ostatua... eta nire kotxea




















2009ko urtarrilaren 31, zapatu.


Kostaldetik beheruntz... Evans Head, Ballina, Coffs Harbour, herri txikiak eta lasaiak gehienak eta hondartza bakartiak eta itxasoan olatu itzelak, kontu handiz bainatu behar da hemen!


Coffs Harbour






Ballina



2009ko otsailaren 30a, barixeku.

Brisbanetik ordubete hegoalderuntz Australiako turismogune handienetakoa dago, Gold Coast, hondartza itzelak, hotelak, apartamentuak, dendak eta jendetza ikaragarria, batez be Surfers Paradise aldean... hau ez da niretzako, banoie hemendik leku trankilau batera!
Queensladetik urten eta New South Wales estaduko lehenengoetariko herria Byron Bay da, hau be turistaz beteta dago, baina askoz be txikiagoa eta lasaiagaoa da eta hondartza benetan be ederra da.


Byron Bay




2009ko urtarrilaren 29a, eguena.


Brisbane, Queensland, hiri handia eta beroa da, Brisbane errekaren ertzean dago itxasotik urran, hirigune modernoa dauka eta erreka inguruan parke eta ibilbide politak.
Gaur arratsaldean kotxe bat alkilau dot astebeterako eta apurka-apurka kostaldetik Sydenyruntz noie...


Brisbane















No hay comentarios: