2009ko martiaren 15a, domeka.
Kuala Lumpur hiriburu bizia, beroa, zaratatsua... mugimendu handikoa da. Hiriburu moderno batek dituen zerbitzuak deukoz, kristal eta altzairuzko torreak, merkatal gune itzelak, metroa, aireportu ikusgarria, baina baita arin hazi dan hiri baten alde txarrak, trafiko ikaragarria, zarata, kutxadura... Gune historikoa eta Chinatown hiriaren ertz baten dagoz eta bestean hiri modernoa, Petronas torreak dagoz bertan. Ez da oinezkoentzat hiri erosoa, baina metroa oso ondo dago eta merke-merkea da. Malaysiar federazioa herri musulmana da, baina txinatar eta indiar jatorriko jende asko bizi da. Azken urteotan asko hazi dan herrialdea da, petrolioari esker batez be, baina ez dauka Singapurrek daukan bizi-maila, bestalde, askoz merkeagoa da.
Kuala Lumpur
2009ko martiaren 12a, eguena.
Melaka ( ...edo Malaca) Malaysia hegoaldeko hiri kolonial ezagunena da, polita eta berezia... izen bereko ibaiaren ertzean mendeetan zehar hazten joan dan portua. Historian zehar hainbat herrialdek erabili dabe komertzio gune estrategiko hau, europarrak batez be: lehenengo Portugal, gero Holanda eta azkenean Britainia Handia. Kolonia garaiko etxe dotore batzuk mantentzen dira, oso ondo zainduta ganera, baina interesgarriena neure ustez auzo txinatarra da, bertako giro bizia batez be!
Melaka
2009ko martiaren 10a, martizena.
Georgetownen ferrya hartu eta hiru ordura iparralderuntz Langkawi isla dago, Thailandiatik nahiko urran. Langkawi isla txikia da, baina leku politak deukoz, batez be hondartzak eta azken urteotan turismoa asko gehitu da, hotel aukera handia dago eta islan zergarik ez dagoenez dendaz beteta dago islako herri nagusia, Kuah. Hondartza ederrak deukoz eta aspaldian egon nazen politena hemen aurkitu dot: Tanjung Khu, ikusgarria! pena bat da argazkietan ez nabaritzea hain ondo leku honen edertasuna.
Kuah
2009ko martiaren 5a, eguena.
Penang Malaysia iparmendebaldeko isla bat da, Indiar ozeanoan, zubi luze bategaz lotuta dago penintsulagaz. Georgetown da hiriburua, Malaysiako hirugarren hiria, hiri nahiko handia da, bizia eta zaratatsua! Malasiarrak, txinatarrak, indiarrak eta Asiako beste hainbat herritako jendea ikusten da kaleetan. Penang Malaysiako gune turistikoetako bat da eta hondartza majoak dagoz.
Georgetown
Batu Ferringui
9 comentarios:
Kaixo Humberto:
Hau guztixau ikusi ondoren Aulesti txiki geldituko zaizu!!!
Ondo-ondo jarrai.
Aupa Lidia!
Txiki? ez dot uste, Aulesti neurri-neurriko leku da neuretzako!
Gorantziak!
Aupa txo,
aspaldixon egon barik eta zenbat leku barri ikusi dozuzen!
Gu be gure "oporratxoak" prestetan gabiz baina zureak ikusitte... Bakotxak ahal dauena!
Lehengoan Korrikakoa prestatzen eta zutaz gogoratu nintzen. Gure parajetik pasetan danien abisekotsut eta zuk-zeuk be ia zer eitten dozun hortixik: korrikalditxoren bat bai sikeran.
Ondo ibili.
Ana.
Aupa Humberto:
Holako hondartza baten egotiarren...
Singapur, Malasia, Kuala Lumpur ... orduen existitu existitzen direz! eta Humberto hantxe. Apurke-apurke bazatoz honantz. Aprobetxatu!
Amaia
fotos muy bonitos
que puedo comentar desta fotos que tu los saiba que eres un pais Exotico.
Muy bonitas fotos se ve que viajas mucho y eliges muy bien tus destinos,
que puedo comentar deste fotos del pais Exotico
y maravilas.
saludos
Que puedo comentar de estas fotos,que están muy bien
Publicar un comentario