2008ko urriaren 23 eguena
Pasto Popayandik bost ordutara dago autobusez, bidea benetan be ikusgarria da, mendi itzelak igon , barranko bilurgarrien ertzetatik behera..
Pasto Ekuadorrerako bidean da, nahiko altu da eta hotz egiten dau. Ordu erdira
Laguna de Cocha dago, leku politte, mendi artean ur garbiko lago handi bat eta ertzean egurrezko etxeak... Finlandia emoten dau, jendeagatik ez balitz!
Pasto
2008ko urriaren 22a, eguastena
Popayan Colombia hegoaldeko hiri kolonial ederrena da, hiri zuria deitzen deutsie, ez bakarrik erdiguneko etxeak zurik pinttaute dauzelako, antza danez popayandar gehienak zuriak direlako edo izan nahi leukielako...
Autobusean honantz gentozela indigenen martxa bat topau dogu bidean, Calira doiez oinez euren lurren defentsan, Uribe presidenteak hartuko dittuela esan dau gaur telebistan...ikusiko dogu!
Popayanen Alejandro eta Martaren etxean egon naz, sasoi hobeauek pasauneko familia kriolloa eta jatorra, Euskal Herria ezagutzen dabe apur bat, Marta Bilbon izana da orain dala urte batzuk eta Alejandrok be gure egoerari buruz badaki zeozer, nahiz eta pentsakeran gutarra ez izan!
Popayan
2008ko urriaren 20a, astelehena
Arratsaldeko 3ak ingurun heldu gara Caliko aireportura, aduanan arazorik ez...
Cali Kolonbiako hirugarren hiria da, bi milloi lagun inguru bizi da berton, ez da hiri turistikoa, ez dauka alde zahar ikusgarririk baina bai da hiri alaia eta bizia, erdiguneko kaleak dendaz beteta daz eta jendea atsegina eta umoretsua da.
Aireportutik ekarri nauen taxistak dio Cali hiru gauzagatik ezaguna dala munduan: bertoko neska "caleñas" politengatik , Caliko rumbagatik eta klinika espezialituengatik, batez be odontologian eta zirujia plastikoan, antza danez jende asko etortzen ei da hona ahoa konpontzen, Europan baino askoz merkeago ei da..
Cali
40 comentarios:
Ordun Quito-ra autobusez joan haiz ezta?
Bai, beti autobusean... beno, biaje laburretan taxi kolektiboa be hartu izan dot.
Idatzi gutxiago eta argazki gehiago, poeta. Hemen gauz "muertos de envidia". Laster goaz Jesus tabernara, bazatoz?
Danok sartu gaituzu blog asuntoetan, inoiz ez daguna egin oarin jotafuego!!!
Guayaquil-ko hondartza, ala Karraspio,Laga....?
Argazkiak dotoreak, berbak lagungarri, eta gu euripean eta hotzetan gauden bitartean zu uda berri uda bueltan ezta?
Egia esateko, Karraspion eta Lagan momentu honetan eupilako truxuk dira. Gora Guayaquil-ko hondartzak
kaixo abenturero zuk segidu holako argazki eta komentarixuk bialtzen ze guk ez dogu inbidirik pasetan.Ondo segi.
Argazki ederrak eta diarioa be.... nik/guk segitzeko asmoa daukat/daukagu.
Segi martxan eta guk zeugaz egin beharko dogu biajea
"Berba gutxiago eta irudi gehiago" esan genuen, baina ¡Te has pasau! Argazkiak oso ederrak dira.
Zalantza bat. Ekuadorren bertan, iturriko urak zer egiten du ezkerretara edo eskumara???
ze humber Ecuadorren itturrittik jauzi zara ala?
Noizko berri gehiago?
Aupa Lidia
... etagorantziak Markinako lagunei
Kako,
Geure hondartzalako gitxi ikusiot oin arte!
Aupa Ibe...
gorantziak Arantxi eta Areneri be!
Aupa Perrexila eta Konpota
Aulestiko erreportero martxosoenei!
Arantza: zure gustu eitterik ez da erreza gero eh!
Aupa Pablo,
Ekuadorren iturriko urak ez batera, ez bestera, goitik behera eitten dau!
Aupa Amaia,
ez, ez naz jausi itturritik... baina astirik ez dabilt neska!
Zer Humberto, zelan jarraitzen duzu?
Nire gustueri begire bazauz...akabo! Zelan zabiz? Ure norantza doan Ekuadorren ikusi zendun? Itaun bakotza eitten dotsue...Nondik zabiz? Argazkiek oso onak, batzuk gorde dotaz. Ondo ibili eta laster arte, GUAPO!!!
Orain argazki ederrak, baina, zelan zabiz? Gu betiko lez. Zure korreoa irakurtzen dozu? Hemen dana da publikoa eta txorradak ezin diez ipini.
Nun zabiz? egunotan zure berriak jakitekotan eta ezebez. Datorren urteetako EPAko Zuzendariek zerbait jakin biher deu bere Ikastetxeari buruz, ezta? Ostiraletan, eta beste batzutan ere, zure faltie dekot: Athletic eta besterik ez dau. ETOR ZAITEZ ARIN!!! Musuek
ArAntza:
Zuzendaritzarena ez aipatu be, ze bestelan berton geratuko naz betiko eh, bizimodu gustoa hastzen hasita nago ta!
Ezin zara hortik gelditu ze gure ikastetxeko ikasleak beti dauz esaten: "Humberto nos mandaba mensajes, nos decía qué programa era mejor, nos, nos, nos...Esan leike erdiek enamorata dekozuzela. Guk be zure faltie badekogu, eh? Ez pentsa. Gero arte laztana eta ondo ibili.
Pili, gure ikasle peruartarrarekin ikusi genduzan zure argazkiak. Haren poza!!! Peru lakorik ez dagoela dino. Zelan? Dirudienez "ke te kagas". Holan segi!
Zelako argazki politak, ze inbidia, hemendik euria eta hotza baino ez dago, eta athletik gero ta txartoago. Ondo segi
Esaten danez "Cada loco con su tema" eta gure Pablok Athletic deko...ez dakit nun esan. Eguneratu blogga eta musu handiek
Kaixo Humberto!
Zelako argazki politak! Zelako pasaiak! Sekulan ez duzu bidai hau ahaztuko, eh? Zelako enbidia!!!
Ondo pasatu!
Goretti
Aupa Goretti!
Zer, zelan dabil gure programa informatikoa... formal ez ba?
Gorantziak Santiago de Chiletik!
Kaixo Humberto!
Aspaldi ez dozula ezer jarri, ondo ibiliko zarela esan leike.
Gure programa informatikoa martxan da, espero dot "ongi edo" eginda egongo dela. Lan pila ematen deu.
Hemen euria egin deu azaro osoan eta orain ere jarraitzen deu elurra eta hotzarekin gainera. Bestela egongo zara zeu.
Ondo pasatu!
Goretti
Ordue izen da bloggean zeozer barria ipintzeko. Ondo ibili!
Aupa Pablo,
Iturriko uraren asuntoa dala ta, Ekuadorren eta Perun nik uste eskumatara egiten ebala... (bazenki zenbat ur alperrik gastau dodan urak noruntz egiten daben ikusteko!)
Baina hemen, Buenos Airesen, argi ta garbi ezkerretarantz egiten dau!
Uff! eskerrak!
Coriolisen efektua hemen behintzat betetzen da!
Aupa Humber, ura gastau ahal duzu nahi duzun beste, baina zerbeza tantarik ez eh!! eta zerbeza aipatuta Jesusera goaz barikua da ta. Ondo segi eta kontinentez aldatuz gero esan
Mutil! buelta zaitez! Hemen zure faltie dekogu eta hor, zer dau ba? Bixer Norbertoren urtebetetzie da. agur
Athletic semifinaletara doala eta, hemen dekogu Pablito insoportable. Zelan zabiz? Guk aste bat dekogu ikasle barik, lasaitasun apur bat. Aupa, mutil ta ondo ibili! Noizko bueltie?
Kaixo Humberto, ez zara nekatu oraindino? Sasoia duzu bueltatzeko, hemen, orain, laster zabaltzen da Zuzendaritzarako aurkezteko epea, eta 4 urtetarako izango da. Aldaketa behar dugu, ea animatzen zaren!
Noiz itzuliko zara?
Kontuz, suteekin, uholdeekin,... zaindu.
Ondo ibili!
Goretti
Aupa Humber zelan zabiz?
Bueltan, beste urte sabatiko bat beharko duzu deskansatzeko ezta??
Hemendik betiko modun segitzen dugu, zure berrien zain, eta inbidiak jota.
Australiatik nora? Badakizu jada? Ez egin kasurik Gorttiri eta disfrutatu. Ondo segi
Hola Umberto, increible fascinante y unas fotos que valen su color y su recuerdo. Tu no salens en muchas...
Publicar un comentario