2008-10-30

Ecuador




2008ko zemendiaren 2a, domeka



Cuencatik alde egin behar... jaiak direnez hotelak beteta dagoz.
Autobusa hartu eta hegoaldera, Peruko mugarantz. Machala da hegoaldeko hiri nagusia, inguruotan arroz eta platano sail itzelak ikusten dira eta probintzia hau da Ekuadorreko platanoaren lurraldea. Puerto Bolivar da bertoko portua, leku beroa...

Machalara bidean




Puerto Bolivar - Machala



2008ko zemendiaren 1a, zapatu.

Kostako berotasuna atzean itxi eta barriko be mandialderantz... paraje ikusgarriak!
Cuenca Ekuadorreko hirugarren hiria da, hegoaldean dago altura dexentean eta nahiko hotz egiten dau hemen be. Cuenca hiri kolonial politte da, elizaz beteta dago... eta gaur gainera jaietan dagoz!


Cuencara bidean




Cuenca










Gaurko afaria



2008ko urriaren 29a, eguastena

Gaur Bañosetik Riobamba ingurura etorri gara goiz goizetik, antolatuneko treking labur bat egitekotan Cotopaxi parke naturalean, baina lainoa eta euria egin dau eta ez zan tautik be ikusten! Arratsaldean Guayaquilerantz...
Guayaquil Ekuadorreko hiri nagusia eta portu handiena da, ia hiru milioi lagun bizi dira, oso hiri modernoa da... eta erdigunea behintzat nahiko garbia.
Hemen Jorgen etxean egon naz pare bat egunez... mutil jatorra!
Salinas Gauyaquil inguruko hondartzarik ezagunena da, baina gaur nahiko fresko egiten izan dau!


Guayaquilera bidean

Guayaquil















Gaurko bazkaria

Salinas



2008ko urriaren 28a, martizena

Baños Quitotik hiru ordura dagoen herrixe da, oso ezaguna Ekuadorren berton dauezen bainu termalengatik, ur beroa Tungurahua sumenditik ei dator.

Anbato inguruan






Baños








Tungurahua



2008ko urriaren 25a, zapatu.

Quito, Ekuadoreko Hiriburua, oso hiri ederra da benetan be... Pichincha mendiaren magalean, 2800 metrotara dago eta berton ia milioi bi lagun inguru bizi dira. Erdialdean alde zahar ikusgarria, eliza eta etxe kolonial dotoreekin, iparraldean alde barria, parke itzelak, hotelak, tabernak eta denda modernoak... eta hegoaldean alde pobrea...

Quito





















Gaurko gosaria

Mitad del mundo





2008ko urriaren 24a, bariku.

Ipiales eta Tulcan Kolombia eta Ekuadorren arteko mugan dagozen herritxuk dire. Goizean Pastotik Ipialeserako autobusa hartu eta eberdi ingurun heldu gara mugara, bidean polizia eta militarren kontrolak gaur be... Kolonbiako aduanak arazo bat bez, baina Ekuadorrera sartzeko arratsalde osoa aduanan, eskerrak kolonbiar bikote bategaz eta beste mutil gazte bigaz kontuk esamez barre batzuk be egin genduzen ! oso tipo jatorrak kolonbiar hauek... Azkenean, gabeko 8:30etan lortu gendun Ekuadorrerako baimena, ordureko hotzituta, kantsaute, gosetuta... lagunek agurtu eta Tulcanen geratu nintzen, handik pare bat ordura dagoen Ibarra herrira joateko asmoa euki arren, baina ilunduta egoen eta berandu zan...

Tulcan





mugan itxaroten...

ilunduta eta oraindik itxaroten...

4 comentarios:

Amaia dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Amaia dijo...

Lasai mutiko! Martxa horretan segiduten badozu laster zauz bueltan.¡Que envidia!

arantza dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
blanki dijo...

benetan ikusgarrixe. Zuk ataten dozuz argazki guztiak???????
Badakizu gabonetan gauz....:"ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!"
Nire koinatuak be Argentinan dauz