2008-11-11

Peru 1



2008ko zemendiaren 9a, domeka

Egunotan Lima aldetik nabil, Lima handia, neurriz kanpokoa da, trafikoa kaos hutsa da eta ondo pentsatu behar da kalea zeharkatu aurretik... erdigunean antzinako etxe kolonial doteak ikusten dira baina gehienak zaindu barik dagoz, kaleak zikin ikusten dira, kotxeak edonon... kea, zarata... penagarria!
Lima modernoa hegoaldean dago, Miraflores, Barranco... beste mundu bat!
Gaur Loli eta Virginiagaz egon naz kontuz esaten, Loli Ondarrutarra da baina 7 urte daroiez hemen, kazetaria da eta bihar bertan Mexikora doa hitzaldi batzuk emotera. Virginia bilbotarra da proiektu bat egiten
dago Liman beka bategaz.


Limara bidean










Lima









Loliren etxean


Miraflores auzoa Loliren etxetik




2008ko zemendiaren 6a, eguena.

Trujillo Peru iparraldeko hiri nagusia da, kostaldetik 5 kilometrora, alde zahar ederra dauka, batez be plaza nagusia, kolore biziz margotuneko eliza eta etxe dotoreekin... eta hiriaren kanpokaldean Chan-chan, Chimu herriaren hiriburu izan zenaren aztarnak. Chan-chan VIII. mendetik XV. menderarte, Inkak etorri arte,
Chimu zibilizazioaren hiriburua izan zan, eta bustinez egindako hiririk handienetarikoa da...

Trujillora bidean



Trujillo








Chan-Chan











Viringo, ulerik bako txakurrak


Trujilloko hondartza

Bi mundu alkarren ondoan...


2008ko zemendiaren 4a, martizena.

Mancoratik hegoaderantz eta kostaldetik apur bat barrurantz dago Piura, "beroaren hiria" dio sarreran dagoen kartel handi batek, eta benetan be bero egiten dau hemen!
Bidean, Sechurako basamortua, baina noizbehinka baita be arroz sail ederrak...

                                                               
Sechura inguruak





Piura inguruak







Piura







2008ko zemendiaren 3a, astelehena.

Machalatik 70 kilometrotara dago Huaquillas, Peruko mugan, muga honek oso fama txarra dauka, leku nahiko arriskutsua ei da, lapurretak direla eta... baina gaur ezelako arazo barik pasau dogu... eta nahiko arin! Peruko Lehenengo herria Tumbes da, inguruetan amairik bako arroz sailak ikusten dira, baina hegoalderantz joan ahala lurra gero eta lehorragoa da... Mancora Peru iparraldeko kostaldean dagoen herri txikitxo bat da, bere hondartzagatik ezaguna, batez be surf munduan... aste honetan emakumezkoen munduko txapelketa berton ospatzen ari da... ganera herria sortu zala 100 urte betetzen direla eta jaietan dagoz, hemen be txaranga eta guzti!

Tumbes inguruak







Mancora




4 comentarios:

iñaki dijo...

Honako abixentadan munduri buelta 60 egunetan.Etzun hondartzan eta jan antxoetak.

Lidia Urizarbarrena Arrieta dijo...

Hori denbora ondo erabiltzea, leku ikusgarriak ezagutu, lagunekin solasean aritu... Beti egon dira "clases y clases". Besarkada bat.

arantza dijo...

Herrialde guztietan
toki onak badira
baina bihotzak dino
zoaz Euskal Herrira.

arantza dijo...

Inuzente egunien gelditu jatsunzen ideiak, ala? gehiago ez dakigu nundik zabizen. Besarkada bat.