2008ko abenduaren 28a, domeka.
Azken egunak Brasilen... eta non hobeto Florianopolisen baino!
Santa Catarinako hiriburua isla baten dagoen hiri lasai eta atsegin honetan... Brasilgo bizi maila onenetarikoa duena ei da... eta zelako hondartzak! bata bestea baino ederragoak! baina onena bertoko giroa.... ahaztuta neukan Brasilgo hondartzetako giro paregabea! Sarriago etorri beharko naz! ... je!
Florianopolis
Lagoa da Conceicao
2008ko abenduaren 25a, eguena.
Curitiba Paranako hiriburua da, oso hiri modernoa, ondo antolatua, garbia...garraio zerbitzu bikaina dauka... honek ez dauka zerikusirik Brasil iparraldeko hiriekin. Hegoaldea askoz aurreratuago dago, jendea be desberdina da eta pobrezia ez da hain nabaria.
Curitiba
2008ko abenduaren 24a, eguastena.
Porto Alegretik Iguazura, Parana estatuan. Eta zer esan leku honetaz... ba argazkietan asko galtzen dan arren leku ikusgarria dala, besterik barik!
Iguazu
2008ko abenduaren 23a, martizena.
Porto Alegre Rio Grande Do Sul estatuko hiriburua, Brasil hegoaldeko hiri handiena da, hemen industria da nagusi eta nahiz eta oso turistikoa ez izan, bizia eta mugimendu handikoa da, batez be erdigunean jendetza itzela ikusten da kaleetan gora eta behera.
Porto Alegre