2008ko abenduaren 15a, astelehena
Azken egunotan Buenos Airesen nabil... oso hiri handia eta ederra da, batzutan Europan nagoela esan leike, Parisen edo Madrilen... auzo tipikoak, jatetxeak, kafetegiak, liburudendak, zineak, antzokiak... oso aukera zabala dago danean, hori bai, prezioak be halakoxeak dira... egon naizen beste herriak baino dezente garestiagoa da hau.
Eguen gabaz Bolivian ezagutu nebazen lagun batzukin batera Palermo auzoko tabernetan ibili ginen. Mariana Buenos Aireskoa da eta ondo baino ezagutzen eban bertoko giroa! Josh eta Katrine Sydneykoak dira euren azken eguna zan Buenos Airesen.
Caminito
Avellaneda
Av. Corrientes
Recoleta
Tigre
2008ko abenduaren 6a, zapatu.Buenos Airesera bidean beste geldialdi bat. Bahia Blanca Ozeano Atlantikoaren ertzean dago eta Argentina hegoaldeko portu nagusia da... ez da oso turistikoa baina herri dezentea da eta zerbitzu onak ditu.
2008ko abenduaren 4a, eguena
Chiletik Argentinara, Bariloche aldera etorri naz, Nahuel Huapi parke nazionalera. Paraje ederrak, mendiak eta lakuak.... eta herri turistikoak.
Suitza modukoa!
No hay comentarios:
Publicar un comentario