2008-12-05

Chile




2008ko abenduaren 3a, eguastena.


Azkenean plana aldatu eta Chile hegoaldera etorri naiz, Valdivia eta Osornora... paraje berdeak, laku urdinak eta mendi ikusgarriak...
Chile hegoaldean Europako eragina oso nabaria da etxeetan, ohituretan, janzkeran...
Valdivia ez da herri handia, baina ondo dago, ibilbideak egiteko inguru polittek daukoz... eta azken asteotan probau dodan zerbezarik onena: Kuntsmann.

Valdivia
























Niebla
















Osorno















Osorno sumendia




Puyehue lakua





Barilochera bidean







2008ko abenduaren 1a, astelehena.


Asteburua Santiagon emon dot... hiri itzela da, oso zabala, modernoa, metro ta guzti dauka eta horrek asko errezten dau hirian batetik bestera ibiltzea. Santiagok ez dauka Latinoamerikako beste hiri askoz legez alde zahar ikusgarririk... baina bestelan herri ederra da, arbolaz betetako kale zabalak, plaza eta parke politak, zerbitzu oso onak, jateko eta edateko aukera zabala...
Santiagon Juanegaz egon nintzen, mutil jatorra, etxe polit baten
bizi da bere txakurrekin, hiriaren kanpokaldean... izatez itzultzailea da baina momentuz lan bila dabil.


Santiagora bidean







Santiago de Chile










































2008ko zemendiaren 29a, zapatu.


La Serena, Antofagasta eta Santiago artean dago, oso herri ederra eta lasaia da, ondoan Coquimbo, portua... eta arrain freskoa... eta merke!.
La Serenan Gonzaloren etxean egotekotan izan nintzen baina bera kanpotik ebilen egun haretan...

Coquimbo








gaurko bazkaria




La Serena













2008ko zemendiaren 28a, bariku.


Eguasten goizean Boliviatik etorri nintzen Chilera. Muga pasau eta lehenengo herria San Pedro de Atacama da, oasis batean Atacama basamortuan, herri txikitxo bat turistaz eta hotelez beteta... Herriak berak ez dauka ikusteko gauza handirik baina inguruak ederrak dira...
San Pedrotik atzo Calamara joan nintzen, alboan
Chuquicamatan, kobre meategi handi bat dago. Herrian buelta bat emon, Antofagastarako autobusa hartu eta arratsaldean heldu nintzen Chile iparraldeko herri handienera.
Chile Boliviagaz konparatuta askoz herrialde aurreratuagoa da, pobrezia ez da hain nabiaria, zerbitzu onak dagoz, batez be garraioak... eta jakina, askozaz garestiagoa da dana!


Antofagasta






gaurko bazkaria




Antofagasta ingurua





No hay comentarios: