2009-01-08

Aotearoa/New Zealand




2009ko urtarrilaren 28a, eguastena.


Azken egunak Zelanda Barrian hegoaldeko islan... Christchurch da islako hiri nagusia, Canteburyko lautada zabalean, itxaso ondoan. Oso hiri laua eta lasaia da, erdigunean britaniar estiloko antzinako etxeak eta elizak, bulegoak, dendak eta hotelak eta inguruan parke itzel bat eta amairik bako auzoak.
Beste hirietan legez hemen be jente pilo bat ikusten da footing egiten edo piraguan edo bizikletan, oso herri kirolaria da Zelanda Barria, ez da harritzekoa olinpiadetan hain emaitza onak lortzea!
Egunotan eguraldi nahiko zoroa euki dogu, eguzkia, euria... eta betiko haize hotza, eta hori udan! Atzo Iparraldean dagoen Kaikoura arrantzale herritxora irteera egin neban Tranzcoastal tren turistikoan. Kaikoura oso inguru ikusgarrian ei dago, mendi itzelak ia-ia kostalderaino heltzen dira, baina batez be ezaguna da bertako uretan baleak eta izurdeak errez ikusi leikezelako kostaldetik urra-urran. Ba atzo ez mendirik, ez balerik ez izurderik, ezer be ez zan ikusten, egun osoan euria eta haizea... beste baten etorri beharko da!



Christchurch





Kaikoura




2009ko urtarrilaren 25a, domeka.



Wellington Zelanda Barriko hiriburua bahia handi baten ertzean dago, mendiz inguratuta. Erdigunea txikia da baina polita, hiriaren bihotza Lambton Quay kale ingurua da, hemen dagoz administrazioa, banketxeak eta denda nagusiak. Giro herrikoiagoa nahi izanez gero Cuba Street eta Courtenay Place inguruetara jo, han aurkitu leikez denda altenatiboak eta era guztietako taberna eta jatetxeak. Erdigunetik urtenda, parke itzelak, hondatza txikiak eta etxe bakarrez osatutako auzo dotoreak mendi inguruan, hemen dana aldapa da... eta haizea, oso leku haizetsua da Wellington!



Cable Car


Portua








auzoak



Botanic Gardens



Saint Paul


Erdigunea




Parlamentua



Oriental Bay





Civic Square


Lambton Quay





Paraparaumu




2009ko urtarrilaren 18a domeka.



Atzo eta gaur mendialdetik ibili naz, Tongariro parke nazionalean... hemen dago islako mendirik altuena Ruapehu 2797 metrogaz eta bere ondoan Tongariro sumendia... ikusgarriak!
Arratsaldean hegomendebaldeko kostara bajatu eta inguruko herrietatik: New Plymouth, Stratford eta Wanganui. Lehenengo biak Taranaki sumendiaren magalean dagoz, Taranakik 2500 metro deukoz eta itxasoaren ondoan dago, parajea berde-berdea da, hemen artoa eta ortuariak ikusten dira, behiak larreetan eta itxasoan petrolio plataformak... inguru aberatsa etxura baten. Wanganui ostera, erreka zabal baten ertzean dago, herri politte da, antzinako etxe dotoreeekin. Wanganuin ostatu polit-polit baten egon naz, oso jente jatorragaz!



Mount Taranaki


Stratford





Wanganui



Egon nazen ostatua








Tongariro


Ruapehu











2009ko urtarrilaren 16a, barixeku.

Rotoruatik hegoalderuntz dago iparraldeko islako lakurik handiena: Taupomoana maorien hizkuntzan, lautada eta mendiaren mugan, inguru polittek deukoz eta turismorako prestatuta dago.
Taupotik ekialderantz, mendialdetik kostalderantz barriro be. Napier ekialdeko kostako hiri handiena da, klima epelagoa dauka eta inguru honetan mahatsa lantzen dabee gehienbat.
Napier lurrikara batek erabat suntsitu eban 1931 urtean 200dik gora hildako utziz.
Hiri barria da, Art-Deco City izenez ezagutzen da bere arkitektura bereziagatik...




Napier













Taupomoana








2009ko urtarrilaren 15a eguena.


Kostaldetik barrualderantz, Rotoruara, Coromandel peninsularen ekialdeko kostako herrietan zehar... herri txiki-txikiak, hare horiko hondartzak eta baso tropikalak edo mendialdeetan, inguru polittek hauexek benetan be!
Rotoruara izen bereko lakuaren ertzean dago, kostaldetik ordubetera, baina parajea guztiz desberdina da, mendietan pinua ikusten da, giroa hotzagoa da, baina Rotorua ur termalengatik da ezguna batez be. Laku inguruetan lurruna urteten ikusten da , batzutan Geiser moduan, beste batzutan buztina irakiten legez edo bestela ur bero moduan. Gauza da hemen aprobetxatu egin dabeela turismorako eta energia sortzeko.




Rotorua


















Mont Manganui


Whangamata


Tairua




Whitianga





2009ko urtarrilaren 14a, eguastena.



Aucklandetik hegoekialderantz Coromandel penintsula dago. Kostaldean Thames eta Coromandel Town dira herri handienak, Coromandel bera be izatez txiki-xikia da, bahia eder baten dago, ur garbi eta geldi-geldiekin. Kostalde hau oso polita da, errepidea ia-ia ur ertzetik doa tarte askotan eta noizean behin hondartza txikiren bat edo herrixkaren bat agertzen da. Oso leku lasaia da, jende gitxi ikusten da eta barrualdean parke natural bat deuko ibilbideak egiteko eta.



Coromandel Forest Park


Coromandel Town















Thames







2009ko urtarrilaren 13a, martizena.

Aucklanden kotxe bat alkilau eta iparraldeko islatik zehar nabil baztarrak ikusten. Atzo eta gaur Auckland iparraldeko penintsulan, Whanganui eta Orewa izeneko herrietan. Orewa bere hondartza zabalagatik da ezaguna, surferako aproposa ei da, bertako ostatu baten egon nintzen, oso leku atsegina eta merkea.



Orewa


egon nazen ostatua







2009ko urtarrilaren 10a, zapatu.


Gaur goizean munduko beste herri askotan legez, hemen be Palestinaren aldeko manifa egon da.
Nik uste baino lagun gehiago batu gara Aucklandeko Aotea plazan, janzkera, azal kolore, sinismen eta hizkuntza desberdinetako jendea erdialdeko kaleetan zehar
ibili gara Israel Gazan egiten dabilen genozidioaren kontra protestan....
































2009ko urtarrilaren 8a, eguena.


Abenduaren 30ean heldu nintzen Aucklandera, Zelanda Barriko hiri nagusira eta bertotik nabil egunotan. Auckland inguru paregabean dago, itxasoz inguratuta ia alde guztietatik, erdigune moderno-modernoa deuko, parke ederrak, eta etxe bakarrez osatutako auzo amaigabeak inguruan, dana garbi-garbi.
Asiako jende asko ikusten da, batez be dendetan lanean, eta bertoko Maori eta Polinesiako jendea be bai, baina zoritxarrez bat baino gehiago be kale ertzean edanda edo eskean...
Egunez jende asko ikusten da erdialdean, baina gaueko giroak ez dauka zerikusirik Euskal Herrikoarekin... arratsalde erdian erdigunea husten hasten da eta jendea parke eta hondatzetara joaten da bertan egotera, kirola egitera edo afaltzera... Bestalde, daukan bizitza mailarako ez da herrialde garestia eta gauza batzutan gurea baino merkeagoa esango nuke.




Auckland


Kohimarama





Papuke


Takapuna




Albert Park



Mount Eden








Ponsonby








Auckland erdialdea










Parnell



Auckland Museum



Sky Tower


Devonport

8 comentarios:

anarandia dijo...

Aupa Humber,
Gernikatik be gorantzi asko. Urte barri ekarri eta kontinente barri ere.Ea New Zealand horretan All Blackak ere ikusten dozuzan eta dantza berezi hori egiten deutsuen... Ejem,ejem... Eskolara hasita gagoz eta igerten da.
Ikusten dozunez asko gagoz zure ibilbidea jarraitzen. Ondo paseu.
Ana

humkazar dijo...

Aupa Ana... eta Urte Barri On!
Ba parkeetan ikusten da bai jendea rugbyan baina All Black horren arrastorik bez! Dana dala, urte batzuk barru hemen all yellow izengo dire danak...
Gorantziak familia eta Gernikaldeko laguneri!

arantza dijo...

Hasieran ulertzen naben asustu hau, baina orain ez dakit noiz ikusten dan, heltzen dan edo magia bada. Zelan? hemendik ondo, betiko lez. Aupa guapo! eta etorri arin, baina ondo pasa.

Amaia dijo...

kaixo aspaldiko. Dagoeneko laster etorri bikok onuntz ezta?.Kriston parajitan habil, ia askenin emen euk emon biduazen TANGO ikastaruk, gu apuntauko gara. Kuntsmann batzuk be ekarri. Ondo pasa eta disfrutau.

Amaia dijo...

Urte berri on!
Ze ondo zabizen! Zelako parajiek! Eta zelako enbidixe!
Hemen dena stop, zu falta zara eta irakaslien egune be ez dogu ospatu. Datorren ikasturterako etorko zara ezta?
Ondo segidu

humkazar dijo...

Aupa Amaia!
Ez dozuela irakasleen afaririk be egin? ohitura onak ez dire galdu biher gero eh!
Baina trankil, udabarri bueltan natorrenin horren ordezko afariren bat antolatuko dot neuk!
Aih Lastima! Kunstmann guztixek edan nittun...
Ondo ibili, bueltan ikusiko gara!

lpablofer dijo...

Aupa Humber aspaldiko.
Zelan bizi zara antipodetatik,egun osoa buruz behera ala?
Ondo segi eta bueltan kontatuko diguzu dena.

Lidia Urizarbarrena Arrieta dijo...

Bai, bai eta bai hau dela edozeinek egin gurako leukien bizitzako bidaia. Ondo jarrai eta besarkada handi bat.
Lidia