2008ko zemendiaren 27a, eguena.
Azken egunotan Bolivia hegoaldean ibili gara tour batean, Uyuni inguruan beste zazpi lagunegaz batera:hiru australiar, gringo bat, Argentinako neska bat, Selena gure sukaldari bikaina eta Paul txoferra eta gida. Oso talde jatorra, alkarregaz gosaldu, bazkaldu eta afaltzen izan dogu... lo be danok gela batean, gabaz kontuak esan, barre batzuk egin... umetako kolonietan legez!
Leku hauek benetan be ikusgarriak dira.... inoiz ikusi ez ditudan kolore eta argitasun bereziak... pena bat da, baina argazkiak ikusi edo bertan egon ez dauka zerikusirik!
Uyuni
Gatzezko beste ostatu bat
pintxazo bat
Ollague sumendia
4200 metrora arnasa hartzea ez da erreza
laguna Colchani
laguna Hedionda
laguna Blanca
arbol de piedra
laguna Colorada
ur termalak
Katrine, Selena eta Mariana
sukaldaria, txoferra eta geu
Likankabur sumendia
eta Laguna Verde
2008ko zemendiaren 22a, zapatu
Azken egunotan Boliviako hiriburuan,La Pazen egon naiz, oso hiri bitxia da, barranko handi baten barruan dago, Illimani sumendiaren magalean, beheko aldean erdigunea,administrazioa, bankuak eta zerbitzu gehienak bertan dagoz... eta inguruan, aldats goran, auzoak, hemen gora ta bera zabiz denbora guztian! Mundu guztia erdigunean batzen da eta giro bizia dauka... La Pazen Miguel Angelen etxean egon naz, bera injeniaria da baina erretiratuta dago, gobernuarentzako lan egiten eban... kontuak esateko gizon atsegina, bere esanetan Evo da Bolivian lehenengoz bertako pobreez arduratu dan agintari bakarra.
La Paz inguruak
2008ko zemendiaren 19, eguastena.
Peru atzean itxi eta Boliviara etorri naz, bidea Titicaca lakuaren inguruan egin dogu denpora gehiena.... eguerdian Copacabanan gelditu gara, Boliviako herri txiki bat Titicacaren ertzean. Leku ederrak, baina hotzak eta oso pobreak!
Copacabana
2008ko zemendiaren 17a, astelehena.
Cuscotik alde eta Boliviaruntz Peruko herri handiena Puno da, Titicaca lakuaren ondoan, herri moduan ez da oso polita eta gainera oso hotz egiten dau, baina Titicaca ikusgarria da eta inguruko irlak ikusteko txalupak dagoz.
Puno
1 comentario:
Ikusten doten legez ez zabiz batere txarto! Asko pozten naz, besarkada.
Publicar un comentario